Bertsolari Txapelketa Nagusia - finala 2022-12-18

Maialen Lujanbio txapeldun hirugarrenez, zazpigarren finalean

Amets Arzallus gelditu da txapeldunorde. Buruz buruko beroa jokatu dute biek.

Maialen Lujanbiok irabazi du 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia 2.440 puntu eskuratuta eta Iñaki Muruaren eskutik jaso du txapela. Hirugarren txapela du Lujanbiok (2009, 2017 eta 2022) eta Uztapideren marka berdindu du txapel kopuruan. Txapeldunaldia luzeagoa da ordea Lujanbiorena. Amets Arzallusekin jokatu du buruz burukoa hernaniarrak. Egun osoan aritu zen goia joz edo eutsiz, bakarka zein ofiziotan. 

Amets Arzallus izan da txapeldunordea eta txapeletik gertu amaitu du Donibane Garazin hasi zuen bidea. 13.000 lagunek bete dute Iruñean Nafarroa Arenan eta beste milaka lagunek jarraitu dute egun osoko ekitaldia telebistaz eta beste hainbat medioren bidez. Egun osoko lan puntuagarriak eginda hona hemen sailkapena:

Sailkapena eta puntuazioa:
Maialen Lujanbio         2.240,00
Amets Arzallus           2.166,00
Aitor Mendiluze          1.507,00
Sustrai Colina            1 495,00
Alaia Martin               1.493,50
Beñat Gaztelumendi  1.443,50
Nerea Ibarzabal        1.435,50
Joanes Illarregi         1.421,5
 
Bederatzi epaile aritu ziren finala epaitzen: Ainhoa Sarasua Laskarai, Aitor Jimenez Tolosana, Amaia Otxotorena Gamio, Eneko Bidegain Aire, Eneritz Azkue Basurko, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Joseba Beltza Bengoetxea, Miriam Juaristi Urizar eta Nerea Bruño Artazkoz.
 


Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza