Txapelketa Nagusia - Finala 2022-12-23

Emakumezko bertsolariek finalean elkarrekin zein banaka utzitako bertsoak

Emakumezko bertsolariek finalean elkarrekin zein banaka utzitako bertsoak

Emakumezko bertsolarien presentzia inoizko handiena izan da 2022ko finalaren ezaugarrietako bat. Atal honetan Maialen Lujanbiok, Nerea Ibarzabalek eta Alaia Martinek elkarrekin zein banaka utzitako 23 bertsoaldi dakartza Bertsoa.eus-ek, agur eta guzti.

Nafarroa Arenan Txapelketa Nagusiko final batean lehenengo aldiz aritu dira emakumezko bertsolariak elkarrekin ofiziotan eta bertsozaleak ere estrainekoz izan du errealitate hori final batean entzuteko aukera. Zoriak hala erabakita, hirutan egokitu ziren elkarrekin. Goizean, zortziko handian Alaia Martin eta Maialen Lujanbio aritu ziren ofiziotan.

Arratsaldean, hamarreko txikian Ibarzabal eta Lujanbio egokitu ziren. Puntutan, Ibarzabal eta Martin elkarrekin. Nerea Ibarzabalek, beraz, emakumezko bertsolariekin egin zituen arratsaldeko bere bi ofizioak Iruñeko finalean.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza