Amets Arzallus Antia - Elkarrizketa 2022-12-21

«Gure barne korapilo eta kontraesanetan bilatzea egiten zait interesgarri»

Jexux Mari irazu

Amets Arzallusi biharamun gozoa utzi dio Txapelketa Nagusiko bere bosgarren finalak. Buruz burukoan sartzea sari handia dela aitortu du eta bertso aldetik ere egin nahi zuenera asko hurbildu izanaren sentipena du, bai gaien hautaketan eta ikuspegian, bai teknikoki bakarkakoetan bertsoaldiak neurri txikira eramanda. Bere lanetako bakar bat hautatzera, buruz buruko bakarkakoarekin gelditzen da. Ume baten genero identitateren inguruan ondutako bertsoaldiarekin.

Goizean zortziko handian gustura hasi zen baina sei puntuko motzean sentitu zuen askatu zela. Arratsaldeko zatian somatu zuen bere burua zentratuen. Buruz burukoan bere izena entzun zuenean eta, bereziki publikoaren esker ona tarteko, «hunkitu» egin zen Arzallus eta bere burua ostera bertsotarako aldartera ekarri behar izan zuen.

Finalak ondoren gozoa bai, baina txapelketa osoa kontuan hartuta sentipen gurutzaketa du barruan. Batetik, haize kontra ibili izanarena eta bestetik aurrean zuen publikoaren laguntza eta maitasun handia. Adierazi du txapelak besteko hunkidura eragin ziola buruz burukoan bere izena entzutean entzuleak erakutsitako berotasunak.

Hogeita hemeretzi urterekin, seigarren Txapelketa Nagusia jokatu du Amets Arzallusek, 2001an hasita. Bost aldiz finalista, txapeldun 2013an, bi aldiz txapeldunorde eta bi aldiz laugarren. Finalaren atean gelditu zen 2001ean, bederatzigarren: «Txapelketari ezin diot askoz gehiago eskatu...» adierazi du.



2005ean finalista gazteena izatetik beteranoetakoa izatera pasa da 17 urteotan. Txapelketak asko eman baina kendu ere egiten duela aitortu du, «higatu», norbera eta ingurua, etxekoak bereziki. Indarra eman ere bai, ordea, eta horri heltzen dio. Ez daki soka zenbat luzatuko den. Gustura dabil plazan bertsotan eta horretan bilduko ditu orain indarrak.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»