Txapelketa Nagusia - Finala 2022-12-23

Finaleko on aurkiak: finalista bakoitzaren bi lan puntuatuenen bilduma

2022/BTN22/20221218irunea_finala/hautaketak/xdz4_gra_20221218irunera_aubi_hautaketa_bertsolaribakoitzeko_bilan_puntuatuenak_.mp3.mp4

Bertsoaldi bikain sorta utzi zuen finalak eta era askotako bilduma ederrak egiteko aukera ematen du. Bertsoa.eus-en bertsolari bakoitzaren bi lan puntuatuenak apartatu ditugu. Puntuazioa oso parekoa zen kasuetan, bakarkako bat eta ofizioko bat hautatzea lehenetsi dugu.

Maialen Lujanbiorenak arratsaldeko bakarkakoa (214,5 puntu) eta Iparragirre (205).

Amets Arzallusenak hamarreko txikia, Colinarekin (200,5) eta buruz buruko ganbara ((203).

Aitor Mendiluzerenak, puntukakoa (196) Lujanbiorekin eta arratsaldeko gaia (201).

Sustrai Colinarenak, sei puntuko motza (192) Lujanbiorekin eta goizeko ganbara (198).

Alaia Martinenak, goizeko ganbara (207) eta arratsaldeko bakarkakoa (195).

Beñat Gaztelumendirenak, goizeko ganbara (186) eta hamarreko txikia (187,5), Illarregirekin.

Nerea Ibarzabalenak, goizeko ganbarakoa (192,5) eta arratsaldeko bakarkakoa (198).

Joanes Illarregirena, goizeko ganbarakoa (179,5) eta arratsaldeko bakarkakoa (185,5).

Finala osorik gozatu nahi duenak hementxe du aukera.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza