Bertso eskolaren eskutik 2022-12-26

Martxan da Bertsolata Hernanin

Martxan da Bertsolata Hernanin

Hernaniko bertso eskolaren eskutik aurten ere martxan da urte bukaeran antolatzen den Bertsolata, bertsoaren inguruan hainbat ekitaldi biltzen dituena. Aurtengo edizioak sei hitzordu izango ditu. Abenduaren 15ean egin zen lehena, Umeen eguna, antzerkia eta bertsoa uztartuta. Joan de ostegunean bertsolari gazteen saioa izan zen Elur-Txori elkartean eta bertso eskolako gazteak aritu ziren kantuan. 24an Erronda egin zuten Osinaga auzoan barrena.

Izena eta izana bertso saioa 30ean
Ostiralean izango da hurrengo bertso ekitaldia, Gaztetxean. Izena eta izana bertso saioa. Andoni Egaña, Ane Zuazubiskar, Ane Beloki, Andoni Mujika, Andoni Rekondo eta Ane Labaka ariko dira kantuan. 19:00etan.

Urteko azken egunean, ohi bezala Erronda izango da herrian barrena.

Urtarrilaren 6an jaialdia
Bertsolatako azken hitzordua urteroko bertso jaialdia izango da. Aurten, urtarrilaren 6an: Maialen Lujanbio, Saioa Alkaiza, Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus ariko dira kantuan. Biterin, 18:30etan.


Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza