Urte amaierako Agenda 2022-12-22

35 bertso ekitaldi urte amaiera bitartean

35 bertso ekitaldi urte amaiera bitartean

Urte amaierak bertso agenda oparoa izan ohi du eta, azken bi urteetako etena gaindituta, oparo dator aurten ere. Gaurtik hasita, 35 bertso ekitaldi daude Xenpelar Dokumentazio Zentroko agendan. Horietako asko ohiko jaialdiak: Arrasatekoa, Elgoibarkoa, Larrabetzukoa, Bertsolata Hernanin, Aramaioko jaialdia, urteko azken ostiraleko bertso poteoa Ziburun, Zumaiako gazte jaialdia... Badira Txapelketa Nagusiaren uberan datozenak ere, finalisten saioak Ordizian, Donostian eta Algortan, besteak beste. Urte bukerako erronda eta eske saioak... Bertsoaz gozatu nahi duenak izango du plazan aukerarik.

Datorren urte hasieran ere ohiko hitzorduek hor diraute: Amurrioko finalisten saioa, Oiartzungo elkartasun saioa, Hernaniko Bertsolatako jaialdia, Oñatiko jaialdia, Ondarroako jaialdia... eta hitzordu berriak ere bai: Bertsuxurla Iparraldean.

Hemen agenda osoa.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza