Urte hasierako bertso agenda 2023-01-02

Ohiko jaialdiak eta finalisten saioak bertso urtea hasteko

Ohiko  jaialdiak eta finalisten saioak bertso urtea hasteko
2023ko lehen egunetan urteroko bertso jaialdiak eta finalisten saioak markatuko dute bertso agenda. Urte hasiera honetako ohiko bertso ekitaldi jendetsuenak dira Hernaniko Bertsolatako jaialdia, Oñatiko Errege bezperako jaialdia eta Ondarroako jaialdia, Oiartzungo saioa eta Amurrioko finalisten jaialdia.
Donostiako saioa izango da lehena agendan. Urtarrilaren 3an, Dokan, 19:00etan Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Alaia Martin eta Aitor Mendiluze arituko dira kantari. Unai Elizasuk egingo ditu gai-jartzaile lanak.

Biharamunean, urtarrilaren 4an, Amurrion zortzi finalisten hitzordua, 19:00etan. 

Urtarrilaren 5ean, Oñatin urteroko hitzordua, Zubikoa kiroldegian. Sei finalista aurten arituko dira kantuan; . 22:30etan. Egun berean baina Markina-Xemein-en bertso poteo antolatu dute, 19:30etan Babbel tabernatik hasita.  Bertsolariak Aroa Arrizubieta, Aitor Bizkarra eta Oihane Perea.

Urtarrilaren 6an, eguerdko 12:00etan, urteroko zita Ondarroan, errege eguneko jaialdia. Oholtzara igoko dira i arituko da. Arratsaldean, Bertsolatako jaialdia Hernanin: Haira Aizpurua eta Eki Mateorena,
Irantzu Jauregi eta Josu Txoperena eta Ekhiñe Zapiain eta Oihan Perez
.

Urtarrileko lehen egunetako agenda osatzeko, urteroko saioa Oiartzunen, 17:00etan. Zortzi finalistak kantuan, Amaia Agirrek gaiak jarrita.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu