None 2023-01-09

Eki Mateorena eta Haira Aizpura Bertxuxurlako finalera

Eki Mateorena eta Haira Aizpura Bertxuxurlako finalera

Bertxuxurla binakako gazte sariketa berriaren lehen kanporaketa jokatu zen Atharratzen joan den astean eta ekimena badu lehen bikote finalista: Haira Aizpurua eta Eki Mateorenak osatutako bikotea. Saratarra eta leitzarrarekin batean, beste bi bikote aritu ziren kantuan, Prefosta ostatuan: Irantzu Idoate eta Josu Txoperena; eta, Ekhiñe Zapiain eta Oihan Perez. Xalbat Altzugarai eta Leire Casamajou aritu ziren gai-jartzaile lanetan.



Ostiral honetan, Lekornen
Xuxurlako bigarren kanporaketa ostiral honetan jokatuko da Lekornen, Etxebarne ostatuan, 21:00etan. Kantuan, Irati Alcantarilla eta Beñat Astiz; Oier Urreizti eta June Aiestaran; eta Maite Sarasola eta Jon Mendiluze. Xalbat Altzugarai eta Leire Casamajou arituko dira gai-jartzaile lanetan. Bikote irabazlea pasako da finalera. Afitarako txartelak eskuratzeko, +33 7 69 26 56 56.

Urtarrilaren 20an, Izpegin
Maddi Aiestaran eta Unai Anda
Izaro Bilbao eta Maddi Agirre
Ibai Lekuona eta June Diaz

Finala, urtarrilaren 27an, Pausun. Kanporaketa bakoitzeko bikote irabazlea sailkatuko da finalera.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza