Txapelketa Nagusia 2023-01-09

Hernaniko Udalaren omenaldia finalistei eta parte hartzaileei

Hernaniko Udalaren omenaldia finalistei eta parte hartzaileei
Herriko plaza nagusian egin zen ekitaldia, Xabier Lertxundi Hernaniko alkatea buru zela. Plaza bete jende elkartu zen esker oneko ekitaldian.

Maialen Lujanbiok, Aitor Mendiluzek, Nerea Ibarzabalek eta Beñat Gaztelumendik Hernaniko Udalaren omenaldia jaso zuten Txapelketa Nagusian egindako lanagatik. Hernaniko bertso-eskolakoak edo bertso eskolarekin lotura dutenak laurak. Txapelketan bertsotan zein beste arduretan parte hartu duten gainerako hernaniar eta ingurukoak ere omendu zituen Udalak. Oier Iurramendi Txapelketa Nagusiko koordinatzaile hernaniarra izan zen oholtzan guztien izenean. Herriko plaza nagusian egin zen ekitaldia, Xabier Lertxundi Hernaniko alkatea buru zela. Plaza bete jende elkartu zen esker oneko ekitaldian.



(Argazkiak: Hernaniko Kronika)

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza