Euskal Kulturaren jaialdia egingo dute 2009-09-19

Iturriaga eta Elortza Usurbilen ariko dira gaur

Sutegi Kultur etxean izango da saioa, iluntzeko 19etan. "Hitzen lihoa iruten" da ikuskizunaren izenburua.
 Saio berezia izango da gaur Usurbilen. Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsotan ariko dira, baina beraiekin batera parte hartuko dute Juan Mari Beltranen musika taldeak eta Xiberuko kantariak. "Hitzen lihoa iruten" da ikuskizunaren izenburua, eta pare bat orduko iraupena izango du. Usurbilgo Sutegi kultur etxean izango da emanaldia, iluntzeko 19etan. Sarrerak 10 eurotan salduko dira.

Albiste gehiago

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza