Larunbat eguerdian, 12:00etan, Basteron 2023-01-10

Bertsoderbiak 500 laguneko aretoa sarrerarik gabe utzi du Andoainen

Bertsoderbiak 500 laguneko aretoa sarrerarik gabe utzi du Andoainen
Bertsotan: Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Alaia Martin, Sustrai Colina, Jone Uria eta Aitor Etxeberriazarraga. Gai-jartzailea, Andoni Egaña. Hemeretzigarren edizioa da aurtengoa.

Bertsoderbiak ikusmin handia sortu du aurten ere. Realaren eta Athletic-en arteko partiduaren egunean egiten den berto saio honek bide luzea egin du eta 19. edizio honetan ere bertso jaialdietako bataz besteko entzule kopuruaren goiko langan jarri da, igande eguerdi batean Andoaingo Bastero auditorioa beteta. Bertsosarrerak.eus bidez banatu dira gonbidapenak eta dagoeneko denak agortuta daude. Egunean bertan takillan jarriko dira beste 30 gonbidapen. 500 entzule bilduko dira denera.

Bertsolariak bi taldeta kantatu ohi dute, Realeko hiru eta Athletic-eko beste hiru, gero, ohiko saiotik gehiago izaten badu ere. Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Alaia Martin ariko dira Realzale gisa. Sustrai Colina, Jone Uria eta Aitor Etxeberriazarraga Atheltic-eko gisa. Gai-jartzailea ere Ralekoa, Andoni Egaña.

Andoaingo Euskalduna Kirol Elkarteak 100 urte bete ditu aurten eta urteurren horren ospakizun gisa egingo da aurtengo edizioa Andoainen.



Denbora gutxian futbola eta bertsoa uztartzen diren bigarren aldia da. Finalaren ondorengo astean, Erreala eta Osasunaren arteko derbia jokatu zen Anoetan. Hantxe izan ziren zortzi finalistak. Maialen Lujanbiok eta Joanes Illarregik kantatu zuten bertso bana zelai erditik eta txapeldunak atera zuen ohorezko sakea.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu