Igandean, Cristobal Balentziagan Museotan 2023-01-10

San Anton jaietan aurten ere bertsoak izango dira Getarian. Nafarroa Arenako sei finalista ariko dira kantuan, Cristobal Balentziaga museoan: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Aitor Mendiluze. Ane Ezenarro ariko da gaiak jartzen. 18:00etan izango da hitzordua.
Igandekoa ez da jaietako bertso hitzordu bakarra izango. Asteartean, 17an, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña ariko dira librean. Txakolin uzta berriaren irekiera pregoia egingo dute lehenbizi eta ondoren libreko saioa Udaletxeko balkoitik, 12:45etatik aurrera.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza