Bertso Agenda 2023-01-12

15 bertso ekitalditik gora asteburuan

15 bertso ekitalditik gora asteburuan
Urteroko jaialdiak, gazte sariketak, Ihauterietako saioak, sagardotegietako txotx irekierak, elkartasun saioak, emanaldi bereziak... urtarrileko hirugarren asteburuak bertsoaz gozatzeko agenda anitza dakar.

Urteroko jaialdiak, gazte sariketak, Ihauterietako saioak, sagardotegietako txotx irekierak, elkartasun saioak, emanaldi bereziak... urtarrileko hirugarren asteburuak bertsoaz gozatzeko agenda anitza dakar. Getarian eta Mungian izan ohi dira San Antonetako urteroko jaialdiak. Igandean izango dira biak, egurdian Mungian, arratsaldean Getarian.

Bertsuxurla binakako gazte sariketa izango da Lekornen ostiralean. Hendaian Haizea dator... ekimeneko hitzordua gaztetxean eta Harrera Taldearen aldeko jaialdia Gaztelu aretoan.

Bertsoderbiak Andoainen utziko ditu bertso jokaldiak igandean, aretoa beteta.



Ihauteriak ere hastera doaz zenbait herritan eta Erasunen bertsotan ospatuko dituzte. Txox denboraldiko irekierak ere izango dira asteburu honetan zenbait sagardotegitan. eRRe eta Amaraun emanaldi bereziek Muxikan eta Hernanin izango dute hitzordua asteburuan. Hamabost bertso ekitalditik gora. Hemen agenda osoa.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza