Zazpigarren edizioa izango da 2023-01-13

Bihar aurkeztuko da Arabako Kuadrilla artekoa Maeztun

Bihar aurkeztuko da Arabako Kuadrilla artekoa Maeztun

Arabako Kuadrilla artekoaren zazpigarren edizioa aurkeztuko du bihar Arabako Bertsozale Elkarteak Maeztun. «Ekimen kolektibo eta herrikoia, Arabako bertso-eskolek sortzen duten egituran oinarritzen dena. Ekimen honetan taldeka parte hartzeak bertsogintza eta inguruko bertsolaritza mugimendua astintzen ditu, parte hartzea errazten du, bertso-eskolak indartzen ditu eta bertsozaletasuna sustatzen du».

Urtarrilaren 27an abiatuko da Txapelketa eta martxoaren 25ean jokatuko da finala.

Aurkezpenean izango dira Arabako Bertsozale Elkartearen izenean Egoitz Iradier Elkarteko sustapen arduraduna eta Txiki Antia eta Xabier Antia bi talde parte hartzailetako ordezkari gisa. Aurkezpena goizeko 10:00etan da Maeztuko udaletxean.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza