Lekornen jokatu zen bigarren kanporaketa 2023-01-16

June Aiestaran eta Oier Urreizti ere finalera Bertsuxuxurlan

June Aiestaran eta Oier Urreizti ere finalera Bertsuxuxurlan

Lekornen jokatu zen ostiralean bertsolari gazteen Bertsuxurla sariketako bigarren kanporaketa eta June Aiestaran-Oier Urreiztik osatutako bikotea hautatu zuen publikoak finalerako. Jon Mendiluze-Haizea Telleria eta Irati Alcantarilla-Beñat Astiz izan ziren beste bi bikoteak.

Bertsuxurla sariketa ostatu giroan egiten da afalondoan eta publikoa da epaile. June Aiestaran-Oier Urreizti ez ezik, lehenbiziko kanporaketatik Haira Aizpurua eta Eki Mateorena ere sailkatuta daude eta ostiralean jokatuko da azken kanporaketa saioa. Kantuan: Maddi Aiestaran eta Unai Anda, Izaro Bilbao eta Maddi Agirre, eta Ibai Lekuona eta June Diaz.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza