500 lagun bildu ziren Bastero auditorioan 2023-01-16

Bertsoderbi jendetsua eta hunkigarria Andoainen

Bertsoderbi jendetsua eta hunkigarria Andoainen

XIX. bertsoderbiak goraino bete zuen Andoaingo Bastero auditorioa larunbatean, gizonezkoen ligako Reala eta Athletic-en arteko partiduaren egunean. Alaia Martin, Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze aritu ziren Errealeko taldetik; Jone Uria, Sustrai Colina eta Aitor Etxebarriazarraga Athletic-en izenean. Andoni Egaña aritu zen gaiak jartzen.



Jende aldetik ere, erantzun bikaina izan zuen saioak gonbidapen guztiak aurretik agortu baitziren, 500 denera.



Aurtengo derbiak eskaintza berezia ere bazuen. Aitor Mendiluzek bertso eskolaren omenaldia jaso zuen batetik. Bestalde, Txapelketako finaleko agurrean amari eskainitako bertsoaren harira, bertso hura jarri zuten saioan eta lore sorta eman zion bertsolariak publikoan zengoen Asun Gonzalez amari.


Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza