Donostian, San Telmo museoan, 19:00etan 2023-01-16

Enbeita, Majuelo, Arregi eta Alkaiza mahai-inguruan bihar, Bertsolaritzaren mugez eta aukerez

Enbeita, Majuelo, Arregi eta Alkaiza mahai-inguruan bihar, Bertsolaritzaren mugez eta aukerez

Bertsolaritzaren mugez eta aukerez mahai-ingurua egingo da bihar Donostian, San Telmo museoan, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta. Zein gorputz daude bertsolaritzan? Zein gorputzetatik da zilegi kantatzea? Nola ireki bideak errealitate aberatsagoei kantatzeko? Galdera horien inguruan ariko dira Onintza Enbeita, Irati Majuelo, Maider Arregi eta Saioa Alkaiza. Urtarrilaren 17an izango da, asteartean, San Telmo Museoan, 19:00etan.

Mahai-inguru hau UPV/EHUko Gorputza, egiletasuna eta generoa euskal kultur sorkuntzan ikerketa proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu horren helburu nagusietako bat diziplina artistiko desberdinen arteko elkarrizketa sustatzea da, eta diziplinarteko ikuspegi batetik heltzea gorputza eta sormen artistikoaren arteko auziari.

Sarrera libre izango da, aforoa bete arte.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza