Urtarrilaren 31an hurrengo hitzordua, Bira Kultur Gunean 2023-01-17

Harrera beroa izan du Señora Bertso Eskolak Bilbon

2023/bertsoa_elkarrizketak/xdz4_gra_20230112bartra_elkarrizketa.mp3.mp4

Señora Sariketaren haritik tiraka, Señora Bertso Eskola jarri dute martxan Bilbon, Bira Kultur Gunean, Oihana Bartra bertsolari bilbotarrak gidatuta, June Fernandez kazetariaren proposamenari helduta, Bartrak aitortu duenez. Hasi berrientzako bertso-eskola gisa planteatu dute eta 14 lagun bildu dira lehenengo hitzorduan eta beste zenbaitek hurrengora joateko asmoa azaldu diote.

Asteartetan, 19:00etan, lau saio Aste Santuak aurretik
Urtarrilaren 31ean izango du hurrengo hitzordua Señora Bertso Eskolak, arratsaldeko 19:00etan. Printzipioz, hiru astez behingo maiztasuna izango du eta lehenengo bileran Aste Santuak arteko hitzordua adostu zituzten. Taldeak hala nahi balu, jarraitzeko aukera ere aipatu du Oihana Bartrak.


(Argazkiak: Bira Kultur Gunea)

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza