Joan den igandean banatu ziren sariak 2023-01-17

Urko Egañak bertsolari azpeitiarrak irabazi du XXIV. San Antontxu bertsopaper lehiaketa Mungian, Alde bakarreko begiradaz sortarekin. Bigarren, Iñigo Legorburu gelditu da (H)Ilbetez lanarekin eta Mikel Arrillaga hirugarren, Maitasun istorio bat sortarekin. Joan den igandean izan zen sari banaketa ekitaldia Mungian, urteroko gisan, San Antontxutako jaialdiaren amaieran. Sariketa Mungiako Taket bertso eskolak antolatzen du Udalaren babesarekin.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza