Izen ematea zabalik urtarrilaren 30 arte 2023-01-17

Neguko barnetegia Bizkaiko bertso eskoletako gazteentzat

Neguko barnetegia Bizkaiko bertso eskoletako gazteentzat

Gorozikako aterpetxean batuko dira aurten ere DBH1etik Batxilergoko bigarren mailara arteko Bizkaiko bertsolari gazteak. Helburu nagusiak, bertsoarekin gozatzeaz gain, Bizkaiko bertso eskoletan dabiltzan gazteek elkar ezagutzea eta beraien arteko harreman sarea sendotzea izango dira aurten ere.

Otsailaren 10-12 bitartean da barnetegia, barikutik domekara. Barikuan 17:30ean hasiko da egonaldia, eta domekan, 12:00etan amaitu. Prezioa 48 euro.

Honetarako, izen emate orria bete beharko da eta ordainketaren egiaztagiria atxiki beharko da.  Aforoa mugatua izango da eta parte hartzaileen zerrenda osatzeko izen-ematearen ordena, eskualdeen arteko oreka eta generoa hartuko dira kontuan.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza