Emaneurre taldeak antolatuta 2023-01-19

Bertso afari-jaialdia Ordizian Ibarzabal, Zubeldia, Akizu eta Joanes Illarregirekin

Bertso afari-jaialdia Ordizian Ibarzabal, Zubeldia, Akizu eta Joanes Illarregirekin

Iazko bertso afari-jaialdi jendetsuenetako bat izan zen Emaneurre taldeak Ordiziako Tximista sagardotegian antolatu zuena eta aurten ere badu hitzordua agendan. Otsailaren 10an izango da, 20:30etan eta lau bertsolari izango ditu aurtengoan (iaz hiru izan ziren): Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia, Maialen Akizu eta Joanes Illarrekin. Zubeldia eta Ibarzabal iaz ere izan ziren. Gai-jartzen Igor Eguren ariko da. Gugaar,  Amonane eta Kirkilen sarrerak.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza