14. edizioa aurten 2023-01-23

Leidor beteta Atariako saioan

Leidor beteta Atariako saioan
2010an jarri zen abian jaidlia, Tolosaldeko Txolarre Irratiaren eskutik eta azken 10 urtetoan Tolosaldeko Atariak, Harituz bertso eskolak eta Galtzaindi Euskara Elkarteak antolatzen dute.

Urtarrileko bertso hitzordu jendetsuenetako bat izaten da Tolosaldeko Atariako Jaialdia joan den 14 urteotan eta aurten ere ez da zirrikiturik gelditu Leidor Antzokia eserlekuetan. Alaia Martin, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal, Jexux Mari Irazu, Sustrai Colina eta Oihana Iguaran aritu ziren bertsotan, Amaia Agirrek gaiak jarrita. Sarrerak agortuta, 850 bertsozalek bero eutsi zioten saioari hasieratik amaierara. Bertsoa.eus ere han izan zen eta datorren astean izango da sarean hautaketa zabala.



14 urte Leidor betetzen
Atariako Jaialdia 2010an sortu zen, Tolosaldeko Txolarre Irratiaren eskutik, irratiaren aldeko ekimen gisa. Antzokia bete egin zen eta saio ederra atera. Geroztik ikusmin handia sortu izan du jaialdiak beti sarrerak agortu egin izan dira.



Txolarre Irratia Tolosaldeko Ataria eskualdeko komunikazio proiektuan bildu zen gerora eta azken 10 edizioak Atariako Jaialdi gisa antolatu izan dira, Harituz bertso eskola eta Galtzaundirekin elkarlanean. Hamalau ediziotan Amaia Agirre aritu izan da gai-jartze lanetan, gai-jartzeko formatu ezberdinak, eskualdeko protagonistak eta gaiak presentzia handia izaten dute.

Pandemia garaiko bi urteetan ere eutsi zioten antolatzaileek, aforo murriztuarekin, eta aurten etorri da bere ohiko formatura.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu