Otsailaren 28 arteko epea lanak aurkezteko 2023-01-23

II. Aitor Sarasua Bertsopaper Lehiaketa abian da

II. Aitor Sarasua Bertsopaper Lehiaketa abian da
16 urtez beherako eta gorako mailak izango ditu.

II. Aitor Sarasua Bertsopaper Lehiaketa abian da eta otsailaren 28 artekoa izango lanak aurkezteko epea. Bi atal izango ditu, hamasei urtez gorako eta beherakoa. Helduen mailan, 6-10 bertso bitarteko sortak beharko dute eta gaztetxoetan, 4-8 bertso artekoak.

Lanak sarasua.lehiaketa@gmail.com mailera igorri behar dira eta martxoaren 24an etorriko da ebazpena. Lehen edizioa, Ander Fuentes Iturrik irabazi zuen.

Helduetan hiru sari egongo dira dirutan, 300, 200 eta 100 eurokoak. Gazteetan Xilabako finalerako sarrerak, trikotak eta tixertak.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza