Hirugarren edizioa 2023-01-25

Gernika-Lumon abiatuko da 'Plazara' Bizkaiko bertsolari gazteen zirkuitua

Gernika-Lumon abiatuko da 'Plazara' Bizkaiko bertsolari gazteen zirkuitua
Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskutik dator ekimena eta helburu nagusi bi ditu: bertsolari gazteen plazaratzean eragitea eta beraien arteko saretzea eta talde izaera indartzea. Parte hartzaileak eurak izango dira antolatzaileak.

Bizkaiko bertsolari gazteen plazaratzea bultzatzeko Plazara ekimena bariku honetan abiatuko da Gernika-Lumon, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskutik. Hirugarren edizioa da aurtengoa eta urtarriletik maiatzera bitartekoa izango da, hilabetean saio bat eginez, Bizkaia osoan barrena.

Plazaratzen lagundu eta saretu
Helburu nagusi bi ditu ekimenak, alde batetik, bertsolari gazteen plazaratzean eragitea da eta, bestetik, beraien arteko saretzea eta talde izaera indartzea. Parte hartzaileak eurak izango dira antolatzaileak, gainera, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak adierazi duenez.

Araitz Katarain, Beñat Bilbao, Maite Sarasola eta Enare Muniategi
Ostiralean, urtarrilaren 27an, Gernika-Lumonko Arrano tabernan izango da saioa. 18:30etan hasita: bertsolariak Araitz Katarain, Beñat Bilbao, Maite Sarasola eta Enare Muniategi izango dira, eta gai-jartzaile lanetan Aitor Etxebarriazarraga arituko da.




Otsailean, Iurretan
Hilean behingo maiztasunari eutsiz, otsailaren 10ean izango da bigarren saioa, Iurretako Abadetxean, 19:30ean. Iruri Altzerreka, Unai Foruria, Iker Garitagoitia, Irune Basagoiti eta Peru Irastorza izango dira bertsolariak eta Ander Elorriaga arituko da gai-jartzaile beharretan.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»