www.lanku.eus - webgune berria 2023-01-27

Plaza mota desberdinak eta bertsolari zerrenda luzea Lankuren webgune berrian

Plaza mota desberdinak eta bertsolari zerrenda luzea Lankuren webgune berrian

Lankuk bere webgunea goitik behera berritu du «plazaren kudeaketa errazteko» helburuz. Antolatzaileei saioen antolakuntza bideak errazteko ahalegin horretan, saio mota desderdinen zerrenda eta azalpena dakartza atari berrira antolatzaileak bere neurri eta gustuen araberako eskaintza egin dezan: jaialdiak, librekoak, bertso bazkariak eta afariak, musikatuak, Ez da kasualitatea, bertso saio literarioak, Orainmenean, Bertso jasa bat-bateko jolada, Bertsoderbia...



Lankuren atari berriak bertsolari katalogo luzea ere jaso du. Oraingoz, azken bi urteotan Lankurekin saioren bat egin duten 200 bertsolaritik gorako zerrenda osatuta da, bakoitzaren biografiarekin, Xenpelar Dokumentazio Zentroa lotura eginda.


Emanaldi bereziak eta bertsoak
Berritasun garrantzitsu gehiago ere baditu webgune berriak. Plazan dabiltzan emanaldi berezien informazioa eta bideoak ez ezik, saio mota bakoitzeko bertso bideoak ere jantziko dute Lankuko ataria, Bertsoa.eus-eko azken hiru saioak atal horretara ekarriaz.

Zerbitzu horiez gain, emanaldi berezien eskaintza, Lankuko saioen agenda eta albisteak ere eskainiko ditu.

Plaza lehentasun
«Bat-bateko bertso plaza da gure lehentasuna. Bertsoa oinarri hartuta, kultur adierazpideekin esperimentatuz urratsak eman ditugu Lankun. Hasierako bidea zenbait diziplinaren uztarketa izan zen, gaur egun, ordea, nor bere diziplina modu malgu eta libreago batean pentsatuta, gorpuztuta eta interpretatuta proposamen berriak ari gara egiten» adierazi du Lanku Bertso Zerbitzuak, ohar bidez.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza