Asteburuko bertso agenda 2023-01-26

Bertso Eguna, Arabako Kuadrilla artekoa, Anonyme Popularren estreinaldia eta gazte sariketak asteburuan

Bertso Eguna, Arabako Kuadrilla artekoa, Anonyme Popularren estreinaldia eta gazte sariketak asteburuan

Urtarrileko azken asteburuan bertso ekitaldi zerrenda luzea eta anitza dakar. Gaurtik hasita, Amaraun emanaldiak eta Urnietan zein Barakaldon egingo diren bertso saioek zabalduko dute astebururako bidea.



Ostiralean Arabako Kuadrilla arteko hasiko da Gasteiz, Oion eta Laudion. Urruñan, Bertsuxurla gazte sariketako finala eta bertso ekitaldiak Abadiñon, Oiartzunen, Zestoan, Lezon eta Arrasaten ere. Bizkaian Plazara ekimeneko saioa, Gernika-Lumon.



Larunbatean Bertso Eguna izango da hitzordu nagusia, goizetik gauera zazpi bertso ekitaldirekin. Badira beste hainbat ekitaldi ere: bertso bazkari feminista Beran, Zizpa gaztetxearen urteurren bazkaria Baionan, bertsoa afaria Suhuskunen eta txotx irekiera saioa Zestoan.



Igandean, urteroko jaialdia Zeanurin eta Mikel Laboa gazte sariketaren X. edizioa Donostian. Libreko saioa Baigorrin,  Azpeitian, berriz, Anonyme Popular Igor Elortza eta Rafa Ruedaren emanaldi berriaren estreinaldia. Gasteizen Arabako Kuadrilla arteko asteburuko azken saioa.



Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza