Donostian jokatu zen atzo 2023-01-30
Irati Alcantarilla urruñarrak irabazi du bertsolari gazteen Mikel Laboa Sariketako X. txapela, atzo Donostian jokatu zen saioan. Alcantarillak Ekhiñe Zapiain beratarrarekin jokatu zuen buruz buruzkoa. Seikotea osatzeko, Andoni Rekondo, Haizea Arana, Josu Txoperena eta Irantzu Idoate aritu ziren bertsotan, Unai Elizasuk gaiak jarrita.
Sariketa Doka aretoan jokatu zen 17:00etan hasita eta 60 entzule inguruk berotu zuten finala.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza