Andoainen, Bastero aretoa beteta 2023-01-31

Bertsoderbiko bertsoaldiak sarean

Bertsoderbiko bertsoaldiak sarean

Bertsoderbiko bertsoaldi hautaketa zabala sarean da. Andoainen izan da aurten, gizonezkoen Athletic eta Errealaren derbiaren harira egiten den saioa, 500 lagun batuta. Jone Uria, Sustrai Colina eta Aitor Etxebarriazarraga izan ziren Athleticen partetik, Alaia Martin, Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus Errealaren aldetik. Andoni Egaña gai-jartzen. Futbola gaitzat edo abiapuntutzat hartuta osatu zuten saioa. Aitor Mendiluzek Bertso Bertso Eskolaren omenaldia jaso zuen.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza