Azpeitian, Elikagunean 2023-01-31

Bertso Eguneko gaueko ekitaldia sareko plazan

2023/20230128azpeitia_bertsoeguna/gaua/xdz4_gra_20230128azpeitia_aubi_gaua.mp3.mp4

Bertso Eguneko gaueko ekitaldia entzungai da Bertsoa.eus-en. Afalondoan, bat-bateko bertsoak eta jarriak izan ziren protagonista Azpeitiko Elikagunean. Imanol Artolak eta Ane Ezenarrok aurkeztuta, librean eman zioten hasiera Maialen Lujanbiok eta Eñaut Martikorenak. Gaiekin aritu ziren Ane Zuazubiskar, Maddi Aiestaran, Peru Abarrategi eta Sarai Robles. Bertso jarriak abestu zituzten Ainssa Intxausti eta Josune Aramendik, Aner Peritzek gitarraz lagunduta eta baita Illarregi anaiek ere, Ander Fuentes Iturrik gitarraz lagunduta.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza