Larunbatean, 18:00etan, Juanba Berasategi auditorioan 2023-02-01

Alberdi, Lujanbio, Martin, Egaña, Arzallus eta Colina Pasai Donibanen, V. jaialdian

Alberdi, Lujanbio, Martin, Egaña, Arzallus eta Colina Pasai Donibanen, V. jaialdian

Azken bost urteoetan plaza berri bat egonkortu da otsaila hasiera bueltan. Pasai Donibanen, Bixi Bixi Elkartearen eskutik, sei bertsolariko jaialdia egiten da Juanba Berasategi auditorioan eta urtero oso harrera beroa izan du entzuleen aldetik.

Aurten, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Uxue Alberdi eta Sustrai Colina ariko dira kantuan, Amaia Agirrek gaiak jarrita. Larunbatean, 18:00etan da hitzordua.

Sarrerak
Jaialdirako sarrerak Berezi okindegian daude eskuragarri edo bestela 667722144 zenbakian.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza