Arabako Kuadrilla artekoa 2023-02-03
Arabako Kuadrilla artekoaren bigarren asteburua jokatuko da gaurtik igandera. Lau saio, Gasteiz, Agurain, Aramaio eta Narbaizan.
Otsailak 3, ostirala, Gasteizko Gaztetxean , E ligako saioa: Katuko muinoak (Gasteiz) VS Ibarrako periferiak (Aramaio). Afaria izango da eta 20:30ean hasiko da. Idatzizko modalitatean: Gasteizko gaztetxeko lagunak.
Otsailak 4, larunbata, Aguraingo Astorreka Elkartean, D ligako saioa: Beeeeeeertsolariak (Lautada) VS Bertsolarriak (Mendialdea). Bazkaria izango da eta 14:00etan hasiko da. Idatzizko modalitatean: Lautadako bertso eskola.
Otsailak 4, larunbata, Aramaioko Plazako Elkartean, A liga saioa: Izena pentsau bida (Aramaio) VS Gorbeialdea (Gorbeialdea). Bazkaria izango da eta 14:00etan hasiko da. Idatzizko modalitatean: Aramaioko abesbatza.
Otsailak 5, igandea, Narbaizako Elkartean, B liga saioa: Egurrak eta ezpalak (Lautada) VS Gorbeialdea (Gorbeialdea). Bazkaria izango da eta 14:00etan hasiko da. Idatzizko modalitatean: Aguraingo bertso eskola.
Aurreko asteburuan abiatu zen ekimena Oion, Gasteiz eta Laudion.
Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16
Atzo zendu zen Kuban 64 urte zituela 2025-06-13
Gaur aurkeztu dute Bilbon 2025-06-10
Danele Sarriugarte - Señora Sariketaren balorazio elkarrizketa 2025-06-05