Haira Aizpurua Ibargarai eta Eki Mateorena - Bertsuxurlako txapeldunak 2023-02-06

«Bertsuxurla esperientzia ederra izan da, errepikatzekoa»

2023/bertsoa_elkarrizketak/haira_eki_agurrekin.mp3.mp4
Ekimenaren tonua, antolakuntza eta bikoteka kantatu izana estimatu dute bertsolariek.

Jexux Mari irazu

Bukatu berri da Bertsuxurla,  bertsolari gazteen binakako sariketa berria, Iparraldean jokatu dena. Haira Aizpurua Ibargarai saratarra eta Eki Mateorena leitzarra izan dira irabazleak, publikoak hala erabakita. Bi protagonistek Bertsuxurlako esperientzia kontatu dute Bertsoa.eus-en eta azpimarragarri egin zaizkien puntuak nabarmendu. Oro har, esperientzia ederra izan dela diote biek eta bertsotarako giro ederra izan dela. Sariketaren tonua nabarmendu dute, ohikoetatik apartekoa. Baita bikoteka izatea ere eta bikoteak Euskal Herriko lurralde desberdinetako bertsolariek osatuak izatea ere. Bien hitzetan, errepikatzekoa.



 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza