Antzerki Eskolan, 19:00etan 2023-02-07

Bertsoaroako lehenengo jaialdia ostegunean Iruñean

Bertsoaroako lehenengo jaialdia ostegunean Iruñean

Ostegunean ekingo dio Bertsoaroak Iruñean. Sei bertsolariko jaialdia izango da, sei ekitaldiko eskaintzatik lehenbizikoa. Bertsotan: Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue, Julio Soto, Miren Artetxe eta Saioa Alkaiza, Ainhoa Larretxeak gaiak jarrita. Nafarroako Antzerki Eskolan, 19:00etan. Sarrerak salgai antzokiaren webgunean.

Iruñeko Iruñeko III. Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa ekitaldia
Jaialdiaren aurretik Iruñeko Iruñeko III. Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa ekitaldia izango da Antzerki Eskolan. Ander Fuentes Iturrik irabazi zuen helduen mailan Iluntzean lanarekin. Bigarren saria Eneko Fernandez Maritxalarrek eskuratu, Aurkia eta ifrentzua lanarekin. Hirugarren saria, Eider Azkoaga Gomezentzat izan zen, Erraietatik lanagatik

Gazteen mailan, Kattin Madariaga
Gazteen maialan, 14-17 urte bitartekoetan, Kattin Madariaga Apaolazaren Uda lanak eskuratu zuen lehen saria. Bigarren saria Ziortza Goia Mitxelenaren Iruzkin pozoinduak lanarentzat izan zen. Hirugarren saria Loitzate Goñi Elortzak eskuratu zuen, Gurasoak lanarengatik.

Haurren kakategorian, 2009 edo ondoren jaiotakoenean, Iraun Zestau Telletxeak eskuratu zuen lehen saria, Amilotxa izeneko lanagatik. Bigarren saria Araia Irigibel Terrerosentzat izan zen, Lagunekin parrandan lanean. Hirugarren saria Dorleta Larrayoz Osteritzen Aliena lanarentzat izan zen.


Datozen ekitaldiak

OTSAILAK 15, asteazkena, 19:00etan, LABAn
Gazteen saioa
Bertsolariak: Beñat Astiz, Bittori Elizalde, Eki Mateorena, Irantzu Idoate, Izaro Bilbao eta Maddi Agirre.
Gai-jartzailea: Iratxe Muxika

OTSAILAK 16, osteguna, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan
‘ANONYME POPULAR’

Ideia eta zuzendaritza artistikoa: Igor Anonyme Popular
Hitzak eta ahotsa: Igor Elortza
Doinuak eta soinua:  Rafa Rueda
Ikus-entzunezko narrazioak: Kulturaz kooperatiba
Aholkularitza eszenikoa: Oier Zuñiga
Irudigintza eta dirudigintza: Gotzon Garaizabal eta Malen Amenabar

Sarrerak 5 eurotan salgai NAEren webgunean (14 urte artekoak doan)*

OTSAILAK 18, larunbata, 11:00etan, Arrosadiako Civivoxean
‘BERTSO JASA, BAT-BATEKO JOLASA’. Haurrentzako bertso tailerra
Bertsolariak: Ainara Ieregi, Iker Gorosterrazu.

8-12 urte artekoentzat. Izen-ematea beharrezkoa, otsailaren 16ra arte, nafarroa@bertsozale.eus helbidean edota 948143747 telefonoan

OTSAILAK 23, osteguna, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan
BERTSO JAIALDIA
Bertsolariak: Aitor Bizkarra, Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Joanes Illarregi, Maddi Ane Txoperena eta Sarai Robles.
Gai-jartzailea: Maialen Belarra

Sarrerak 5 eurotan salgai NAEren webgunean (14 urte artekoak doan)*

MARTXOAK 2, osteguna, 20:00etan, Geltokin
BERTSO AFARI SENTSORIALA
Bertsolariak: Alazne Untxalo, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina. 
Gai-jartzailea: Ander Aranburu

Sarrerak 20 eurotan salgai www.geltoki.red atarian

Sarrerak
Antzerki Eskolan egingo diren hiru emanaldiek bosna euroko sarrera izango dute -14 urte artekoen kasuan, doan-, eta hiruentzako bonoa eskuratu ahal izango da 12 eurotan (sarrerak salgai antzokiaren webgunean). ‘Bertso jasa’ tailerrerako izena eman beharko da aurrez, eta bertso afari sentsorialaren kasuan, Geltokiren webgunean erosi beharko dira sarrerak, 21 euroan (kontsultatu menua, hemen). Gazteen bertso saioak sarrera librea izango du, aforoa bete arte.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri