Barikuan, 19:30etan abadetxean 2023-02-09

Plazara ekimeneko bigarren saioa Iurretan

Plazara ekimeneko bigarren saioa Iurretan
Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskutik dator ekimena eta helburu nagusi bi ditu: bertsolari gazteen plazaratzean eragitea eta beraien arteko saretzea eta talde izaera indartzea. Parte hartzaileak eurak izango dira antolatzaileak.


Bizkaiko bertsolari gazteen plazaratzea bultzatzeko Plazara ekimeneko bigarren saioa jokatuko da barikuan Iurretan: Iruri Altzerreka, Unai Foruria, Iker Garitagoitia, Irune Basagoiti ta Peru Irastorza ariko dira kantuan, Ander Elorriagak gaiak jarrita. Abadetxean, 19:30etan.


Plazaratzen lagundu eta saretu
Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskutik, hirugarren edizioa da aurtengoa eta urtarriletik maiatzera bitartekoa izango da, hilabetean saio bat eginez, Bizkaia osoan barrena. Helburu nagusi bi ditu ekimenak, alde batetik, bertsolari gazteen plazaratzean eragitea da eta, bestetik, beraien arteko saretzea eta talde izaera indartzea. Parte hartzaileak eurak izango dira antolatzaileak, gainera, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak adierazi duenez.

Lehenbiziko saioa Gernika-Lumon izan zen, urtarrilaren 27an. Araitz Katarain, Beñat Bilbao, Maite Sarasola eta Enare Muniategi aritu ziren kantuan eta gai-jartzaile lanetan Aitor Etxebarriazarraga.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza