Ihauteri giroko ekitaldiak, otsailean eta martxoan 2023-02-09

Bertsoak Libertimenduetan, juje eta zirikatzaile lanean

Igandean hasiko dira Lekornen. Miren Artetxe eta Aitor Servier bertsotan. Zortzi daude iragarrita otsailean eta martxoan.

Libertimenduak bertso plaza anizten dihardu. Ihauterietako ekitaldia da Libertimendua eta bertsoa du jatorrizko osagaietako bat, musikariak, dantzariak eta zirtzilekin batean. Libertimenduan agertzen diren gaien inguruan aritzen dira librean bi bertsolari. Besteak beste, Antton Lukuren lanari esker indarberritu dira azken urteotan eta aurten ere zortzi ekitaldi daude iragarrita, iaz bezala. Lehenbizikoa, igande honetan bertan, Lekornen. Xan Berterretxek eta Elixabete Etxandik azaldu digute zer den Libertimendua eta bertsoak zein paper jokatzen duen.

Libertimenduak 2023
Lekorne (Baigura). Otsailaren 12an. Bertsolariak: Miren Artetxe eta Aitor Servier.
Añorga (Donostia). Otsailaren 18an. Bertsolariak: Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi.
Donibane Garazi. Otsailaren 19an.
Iruñea. Iruinkokoa. Otsailaren 19an. Bertsolariak: Erika Lagoma eta Julio Soto.
Donapaleu. Otsailaren 26an. Bertsolariak: Haira Aizpurua Ibargarai eta Amets Arzallus.
Baigorri. Martxoaren 5ean.
Hazparne. Martxoaren 11n. Bertsolariak: Ramuntxo Christy eta Haira Aizpurua Ibargarai.
Bunuze. Martxoaren 12an. Bertsolariak: Patxi Iriart eta, Gillen Hiribarren.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza