Apirilaren 15ean finala 2023-02-13

Osinalde Sariketa elkarteetara itzuliko da aurten

Osinalde Sariketa elkarteetara itzuliko da aurten
Hemezortzi bertsolari gaztek kantatutuko dute hiru kanporaketetan, Ordizian, Zaldibian eta Aztirin (Gabiria). Finala, Gabirian, apirilaren 15ean, Osinalde Elkartean.

Martxoaren 18an hasiko da bertsolari gazteen Osinalde Sariketa, iaz menduerreneko ospakizunak eginda. Aurtengoaren berezitasun nagusia da sariketa osoa elkarteetara itzuliko dela, pandemiak hiru urtez moldaketak egitera behartu ondoren, saioak aretoetan jokatuz. Iaz finala Osinalde Elkartean egin zen baina kanporaketak aretoetan. 2023an, lau saioak egingo dira bere ohiko formatuan eta giroan. 

Hemezortzi bertsolari gaztek kantatutuko dute hiru kanporaketetan, Ordizian, Zaldibian eta Aztirin (Gabiria):

Argi-Berri Saria, Ordizian. Martxoaren 18an, Argi-Berri elkartean. 20:30etan.
  
    Asier Alcedo (Portugalete, Bizkaia, 1996)
    Oihana Arana (Eskoriatza, Gipuzkoa, 2001)
    Josu Ibarguren (Oiartzun, Gipuzkoa, 2000)
    Unai Mendiburu (Algorta, Bizkaia, 1998)
    Haizea Arana (Eskoriatza, Gipuzkoa, 2001)
    Lander Arizmendi (Ordizia, 1997)

Osinberde Saria, Zaldibian. Martxoaren 25ean, Osinberde elkartean. 20:30etan.
    Ekhiñe Zapiain (Bera, Nafarroa, 2002)
    Xabat Illarregi (Leitza, Nafarroa, 2001)
    Iker Ormazabal (Hernani, Gipuzkoa, 2000)
    Maddi Aiestaran (Beasain, 2001)
    Unai Izagirre (Azkoitia, Gipuzkoa, 1995)
    Bittor Altube (Abadiño, Bizkaia, 2001)

 Aztiri Saria, Gabiriako Aztiria auzoan. Apirilaren 1ean, Aztiri-Bat elkartean. 20:30etan.
    Aner Peritz (Zarautz, Gipuzkoa, 2002)
    Aroa Arrizubieta (Gasteiz, 2001)
    Irati Alcantarilla (Urruña, Lapurdi, 2001)
    Aitor Ugarte (Aramaio, Araba, 2002)
    Lurdes Ondaro (Munitibar, Bizkaia, 1997)
    Urko Arregi (Oñati, Gipuzkoa, 1999)

Ekhiñe Zapiain eta Aitor Ugarte izango dira gazteenak, 21 urterekin, eta Unai Izagirre beteranoena, 28 urterekin.

Finala Gabirian, apirilaren 15an
Kanporaketa bakoitzeko bi lehenbizikoak sailkatuko dira Gabiriako finalerako. Ohi bezala, Osinalde Elkartean jokatuko da, apirilaren 15ean, larunbatez.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu