Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskutik 2023-02-10

Bizkaiko 76 gazte Neguko Barnetegian asteburu honetan, inoizko gehiena

Bizkaiko 76 gazte Neguko Barnetegian asteburu honetan, inoizko gehiena
Barnetegi honen helburu nagusiak bertsoarekin gozatzeko aukera izateaz gain, Bizkaiko bertso eskoletan dabiltzan gazteek elkar ezagutzea eta beraien arteko harreman sarea sendotzea dira. «Eurentzako gune eta espazio bat sortu gura izan dugu, bertsoen bidez jolasteko», adierazi dute antolatzaileek

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak gazteentzako antolatzen dituen Neguko bertso barnetegian inoiz baino jende gehiago elkartuko da asteburu honetan, Gautegiz Arteagako Baratze baserri eskolan: 76 gazte.
Gaur arratsaldean 17:30ean hasiko dute egonaldia, eta igandeko 12:00ak aldera arte egongo dira bertan. DBH 1.mailatik Batxilergoko 2.mailara arteko Bizkaiko bertsolari gazteentzako eskaintza da bertso barnetegia, eta horietakoasko Busturialdekoak izango direla adierazi dute antolatzaileek, batez ere bermeotarrak eta gernikarrak.

Barnetegi honen helburu nagusiak bertsoarekin gozatzeko aukera izateaz gain, Bizkaiko bertso eskoletan dabiltzan gazteek elkar ezagutzea eta beraien arteko harreman sarea sendotzea dira. «Eurentzako gune eta espazio bat sortu gura izan dugu, bertsoen bidez jolasteko», adierazi dute antolatzaileek. Horrez gain, plazetan ikusten eta entzuten dituzten bertsolariekin esperientzia partekatzeko aukera izango dute gazteek, Etxahun Lekuerekin esaterako.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza