Joan den asteburuan, Gautegiz Arteagan 2023-02-14

Bizkaiko 70 gaztetxok bertsoarekin gozatu dute Neguko Barnetegian

Bizkaiko 70 gaztetxok bertsoarekin gozatu dute Neguko Barnetegian
Bertsoarekin gozatzeaz gain, Bizkaiko bertso eskoletako gazteek elkar ezagutzea eta harreman sarea sendotzea izan da helburua.

Inoiz baino harrera beroagoa izan du aurten Bizkaiko Bertsozale Elkarteak gaztetxoentzat eskaintzen duen Neguko Barnetegiko eskaintzak eta 70 lagunek elkarrekin pasa dute asteburua Gautegiz Arteagan, bertsoa dela motibo. 12-17 urte bitarteko gaztetxoak izan dira.



Eskaintza zabala izan dute: Bertso saioa Etxahun Lekue eta Koldo Gezuragarekin, mendi irteera, rap ikastaroa, ezagutza jolasak, Mihiluze, erromeria... Asteburua oso giro onean joan da, antolakuntzaren hitzetan. Barnetegiaren helburu nagusiak bertsoarekin gozatzeko aukera eskaintzeaz gain, Bizkaiko bertso eskoletan dabiltzan gazteek elkar ezagutzea eta beraien arteko harreman sarea sendotzea izan dira.



Ikusi hemen argazki galeria zabala.


Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza