Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskutik 2023-02-14

Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen* topaketa martxoaren 25ean, Algortan

Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen* topaketa martxoaren 25ean, Algortan

Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen* II. topaketa egingo da martxoaren 25ean, Algortan. Iaz egin zen lehenengoz Markina-Xemeinen eta, orduko arrakasta ikusita, aurten berriro egitea erabaki du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak.

Topaketaren helburu nagusia «bertsoaren inguruan dabiltzan emakumeak batzea da, izan bertsolariak, bertsozaleak, gai-jartzaileak, epaileak edota antolatzaileak, elkar ezagutu eta saretzeko asmoarekin».


Iazko topaketako bazkaria.

Poteoa, bazkaria eta bertsoak
Poteoarekin hasi, bazkaldu eta ondorenean bertso saioa izango da Abian Kultur Elkartean. Jone Uria Albizuri eta Onintza Enbeita Maguregi bertsotan.


Iazko bertso ekitaldia.

Sarrerak www.bertsosarrerak.eus gunean
Bazkarirako txartelak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian, 17 eurotan. Txartelak erosteko azken eguna martxoaren 16a izango da.



Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza