Otsailaren 26tik aurrera jokatuko dira 2023-02-15

Arabako Kuadrilla arteko finalaurrekoak erabakita

Arabako Kuadrilla arteko finalaurrekoak erabakita
Sei talde sailkatu dira: Izena pentsau bida (Aramaio), Bertxilika (Gasteiz), Beeeeertsolariak (Lautada), Katuko muinoak (Gasteiz), Errexala (Gasteiz) eta Txandrio (Arabar Errioxa).

Urtarrilaren 27an hasi eta 12 saio jokatu ondoren, Arabako Kuadrilla artekoaren finalaurrekoak erabakita gelditu dira, asteburuan ligaxkako azken saioak jokatuta. Bat-batean 12 taldek hartu dute parte eta sei sailkatu dira hurrengo faserako: Izena pentsau bida (Aramaio), Bertxilika (Gasteiz), Beeeeertsolariak (Lautada), Katuko muinoak (Gasteiz), Errexala (Gasteiz) eta Txandrio (Arabar Errioxa). Lau ligaxketako irabazleak eta sailkapenaren araberako beste bi pasa dira:

-Izena pentsau bida (Aramaio), A ligako irabazlea
-Bertxilika (Gasteiz), B ligako irabazlea
-Beeeeertsolariak (Lautada), D ligako irabazlea
-Katuko muinoak (Gasteiz), E ligako irabazlea
-Errexala (Gasteiz), 1.a sailkapenaren arabera
-Txandrio (Arabar Errioxa), 2.a sailkapenaren arabera

Finalaurreak, otsailaren 26tik aurrera
Astebeteko atsedenaren ondoren, berriro ekingo dio Kuadrilla artekoak eta hauexek dira finalaurreko saioak:

-Otsailak 26, igandea, Aguraingo Zabalarten
Izena pentsau bida (Aramaio) vs Bertxilika (Gasteiz)

-Martxoak 4, larunbata, Bastidako Kultur Etxean
Beeeeertsolariak (Lautada) vs Errexala (Gasteiz)

-Martxoak 12, igandea, Murgiako udaletxean
Katuko muinoak (Gasteiz) vs Txandrio (Arabar Errioxa)

Irabazleak finalera sailkatuko dira eta hiruek martxoaren 25ean jokatuko dute azken saioa.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu