Sei bertsolari gazte, Laban, aretoa beteta 2023-02-16

Bertsoaroko gazteen jaialdia bero

Bertsolari gazteen jaialdia izan zen atzo Bertsoaroan. Iruñeko bihotzean kokatuta dagoen Laban egin zen, Gaztelu plazan. Bittori Elizalde, Irantzu Idoate, Beñat Astiz, Maddi Agirre, Izaro Bilbao eta Eki Mateorena aritu ziren bertsotan, Iratxe Muxikak gaiak jarrita. 60 lagun inguruk (ez bereziki gazteak) bete-bete egin zuten Labako aretoa eta bertsotarako giro beroan aritu ziren kantuan bertsolariak. Jolaserako eta bertsotarako gogoz heldu zirela garbi gelditu zen agurretik eta bertsoaldi politak utzi zituzten gazteek, ordu eta laurden inguruko lanean.


Bertsolari gazteak atzo Bertsoaroan.

Bertsoa.eus ere gazteen jaialdian izan zen eta aurrerapen gisa, hemen Irantzu Idoatek eta Maddi Agirrek egindako bertsoaldia. Ama-alaben paperean jarri zituen Muxikak: alabak hiru urte zeramatzan unibertsitate ikasketak utzi eta amari gezurretan, eta orain kontatu dio.


Bertsoaroko publikoa atzo, gazte jaialdian, Laban.

Datorren astean jaialdiko hautaketa zabala eskainiko dugu sareko plazan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu