Ihauteri giroan 2023-02-20

Bertsoak ihauteri giroan

Bertsoak ihauteri giroan

Bertsoak ihauteri giroko hainbat ekitaldi izan ditu asteburuan eta horietako bat Libertimenduak izan dira. Donibane Garazin, Iruñean eta Añorgan izan dira, bakoitza bere berezitasunekin.




Sustrai Colina eta Maddi Sarasua Donibane Garazin. (Argazkia: Karlos Aizpurua)


Iruñeko Libertimendua igandean, Iruinkokoa.



Iruinkokoan Iruñean igandean. Erika Lagoma eta Julio Soto aritu ziren kantari. (Xabier Azkue)






Añorgako Dibertimendua, larunbatean. Unai Gaztelumendi eta Asier Azpiroz aritu ziren bertsotan.
 

Donapaleun hurrengo hitzordua
Aurten zortzi Libertimendu izango dira ihauteri giroan. Lekornen izan zen lehena otsailaren 12an, Miren Artetxe eta Aitor Servier bertsotan zirela. Asteburu honetako beste hiruen ondotik, heldu den igandean Donapaleun izango da hurrengo hitzordua. Amets Arzallus eta Haira Aizpurua Ibargarai ariko dira bertsotan.

Martxoaren 5ean, Baigorrin izango da, 11an Hazparpen (Ramuntxo Christy eta Haira Aizpurua Ibargarai) eta 12an Bunuzen (Patxi Iriart eta, Gillen Hiribarren).

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza