Antzerki Eskolan, 19:00etan 2023-02-20

Bertsoaroaren 32. edizioko seigarren ekitaldia ostegun honetan izango da: sei bertsolariko jaialdia Iruñean, aurtengo azken jaialdia: Aitor Bizkarra, Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Joanes Illarregi, Maddi Ane Txoperena eta Sarai Robles ariko dira kantuan, Maialen Belarrak gaiak jarrita. Antzerki Eskolan, 19:00etan. Sarrerak Antzerki Eskolako webgunean eskuragarri.
Aurreko astean, hiru ekitaldi izan zituen Bertsoaroak: bertsolari gazteen jaialdia Laban, Igor Elortza eta Rafa Ruedaren Anonyme Popular emanaldia eta haurrentzeko bertso tailerra, Bertso jasa, bat-bateko jolasa, Ainara Ieregi eta Iker Gorosterrazuren eskutik. 
Bertso afari sentsoriala, martxoaren 2an
Aurtengo postrea, Bertso afari sentsoriala izango da martxoaren 2an: Alazne Untxalo, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina, Ander Aranburuk gaiak jarrita. Sarrerak eskuragarri hemen.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu