18:30etan, Zabalarten 2023-02-21

Agurainen hasiko dira Arabako Kuadrilla artekoaren finalaurrekoak

Agurainen hasiko dira Arabako Kuadrilla artekoaren finalaurrekoak
18:30 Lekua: Zabalarte

Arabako Kuadrilla arteko txapelketa finalaurreko fasean sartu da eta hiru saio jokatuko dira datozen hiru asteburuetan. Bat-batean 12 taldek hartu zuten parte eta sei jokatuko dute fase hau, saio bakarrera. Hiru irabazleak, martxoaren 25eko finalera.

Lehenbiziko finalaurrekoa igande honetan jokatuko da Agurainen. 18:30etan, Zabalarten da hitzordua. Aramaiorrak eta Gasteiztarrak izango dira lehian: Izena pentsau bida (Aramaio) vs Bertxilika (Gasteiz).

Aramaioko taldean daude: Martin Abarrategi, Danel Herrarte, Manex Agirre, Sabin Abarrategi, Lierni Altuna, Iker Elexpuru, Julene Ballesteros eta Alize Martinez.

Gasteizko taldean: Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre, Hegoi Amabizka, Samuel Rodriguez, Eukene De los Aires, Irati Martinez, Txomin Elorza, Garaitz Velez, Peio Ormazabal, Oihane Canales, Alaitz Amundarain, Aintzane Guridi, Hiart Alonso, Amaia Iraola, Iñaki Lasa eta Garazi Dorronsoro.

Beste bi finalaurrekoak Bastidan eta Murgian
Martxoan jokatuko dira azken bi finalaurrekoak. Hauexek hitzorduak:

-Martxoak 4, larunbata, Bastidako Kultur Etxean
Beeeeertsolariak (Lautada) vs Errexala (Gasteiz)

-Martxoak 12, igandea, Murgiako udaletxean
Katuko muinoak (Gasteiz) vs Txandrio (Arabar Errioxa)

Finala, Laudion, martxoaren 25ean, larunbatez.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu