Setem Hego Haizea eta Saretuz elkarteen eskutik 2023-02-22

Energiaren inguruko gogoetak eta kontraesanak bertsotan Donostian

Energiaren inguruko gogoetak eta kontraesanak bertsotan Donostian

Energiari buruzko bertso jaialdi tematikoa egin da Donostiako Añorga auzoan, Energiarekin ekin lelopean. Setem Hego Haizea Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta Saretuz elkarteen eskutik etorri da ekimena, beren gizarte lanaren ekarpen gisa. «Energia hitzak baditu esanahi asko eta esanahi guztiek eramaten gaituzte mugitzera, eraldatzera. Horixe bera nahi dugu guk gaur, bertsoen bidez energia hitzaren gainean hausnartu eta ekitea».

Uxue Alberdi, Unai Agirre, Eli Pagola, Beñat Gaztelumendi, Eñaut Martikorena eta Alaia Martin aritu ziren kantuan Añorgako Antzoki Zaharrean, Saroi Jauregik gaiak jarrita. Energiaren inguruko hainbat gai eta egoera jarri zizkien zaldibitarrak, bai tematika horri zein azpiko jarrera eta beste egoerei kantatzeko parada emanez: pobrezia energetikoa, urruneko produktu ekologikoen gaia, energia komunitateetan emakumezko eta gizonezkoen ahotsaren pisua, besteren kotxean dabilenaren garraio publikoaren aldeko aldarria eta beste hainbat egoera.

Bertsoa.eus-en jaialdiari buruzko hautaketa zabala.


Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu