Martxoaren 4an, Larzabalen 2023-02-22

Bertsoak EHZ Festibaleko aurkezpen ekitaldian

Bertsoak EHZ Festibaleko aurkezpen ekitaldian

Martxoaren 4ean aurkeztuko da Larzabalen aurtengo EHZ Festibala eta prentsa ekitaldiaz gain bertso bazkaria egingo da Espelletenia ostatutan. Haira Aizpurua Ibargarai eta Beñat Gaztelumendi ariko dira kantua. Erreserbak, astelehenera bitartean daude egingarri kartelean ageri den zenbakian.




EHZ Festibala, bertsoaren plaza ederra ere bai
EHZ Festibalak aldiro ekaini izan dio bertsolaritzari toki bat, formatu eta molde desberdinetan. Askotan, bertso musikatuen bidez. 2022an adibidez, ehunka laguneko plaza bihurtu zen Irisarri. Beñat Gaztelumendi, Miren Artetxe eta Maddi Ane Txoperena aritu ziren kantuan, saio musikatuan eta itzelezko arrakasta izan zuen saioak.

Bertsoa.eus-ek Miren Artetxe elkarrizketatu zuen plaza hartaz eta aitor zuen EHZkoek asmatu dutela bertsoari bere tokia ematen.

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza