Ostiralean, Bertso Eskolak antolatuta 2023-02-22

Martin eta Ibarzabal lehenengoz buruz buru bertso afaritan, Legazpin

Martin eta Ibarzabal lehenengoz buruz buru bertso afaritan, Legazpin

Alaia Martin eta Nerea Ibarzabalek askotan partekatu dute oholtza, baita Txapelketa Nagusiko finalean ere, baina oraindik ez dute elkarrekin buruz buru kantatu libreko saio batean, bi finalistek gaur Bertsoa.eus-i adierazi diotenez. Ostiralean Legazpin izango da estreinaldi hori, bertso eskolaren eskutik. Laubide jatetxean izango da hitzordua, 20:30etan. Dagoeneko 70 lagun inguru ziurtatuta ditu ekitaldiak.

1999tik urtero bertso afaria antolatzen
Legazpiko bertso eskolak 1999an antolatu zuen lehengoz bertso afari hau eta geroztik urteroko maiztasuna izan du, 2021ean izan ezik, pandemiagatik. Aurtengoa, beraz, 22garrena izango da, Martin eta Ibarzabalen buruz buruko lehen txandarekin.



Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza