Agenda 2023-02-23

20 bertso ekitaldi inguru asteburuan

20 bertso ekitaldi inguru asteburuan

Otsaileko azken asteburuak 20 bertso ekitaldiko agenda dakar plazara, kolore anitzeko eskaintza. Iruñean eta Hernanin izango dira lehen hitzorduak. Bertsoaroko azken jaialdia Iruñean eta Anonyme Popular Hernanin.




Ostiralean ekitaldi zaparrada dator: Bertso afariak Legazpin, Saran, Laurotan..., Bertsozientzia saioa Laudion, Haizea dator ekimena Baionan, Ez da kasualitatea Loraldian Bilbon...



Larunbatean, bertso afaria Donamartirin eta inauterietako saioa Ezkurra.

Igandean, Arabako Kuadrilla artekoaren finalaurrekoen hasiera Agurainen, Herrimamituz Usurbilen, Anonyme Popular Oñatin eta Amikuzeko Libertimendua Donapaleun.

Agenda xehea, hemen Xenpelar Dokumentazio Zentroaren eskutik.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza