Terminala (Deustuko Irla). T5 - 19:30etan 2023-02-23

Ez da kasualitatea Loraldian Bilbon ostiralean

Ez da kasualitatea Loraldian Bilbon ostiralean
«Uste dut eusten hasi eta pixkana gora egin nuela»

Ez da kasualitatea (Nahita egin dugu) bertso jaialdi musikatua izango da Bilbon bihar, Loraldiaren baitan. Hitzordua, 19:30etan, Terminalen. Ez da kasualitatea formatuaren bilakaeraren argazkia ere izango da bihar Bilbokoa, bertsolari guztiak belaundaldi berrikoak baitira: Maite Sarasola, Maddi Aiestaran, Aroa Arrizubieta, Maider Altuna eta Haizea Arana bertsotan, Iratxe Muxikak gaiak jarrita. Musikari lanetan, Aner Periz ariko da.
 
Antolatzaileek azaldu dutenez, Ez da kasualitatea (nahita egin dugu) «Emakume* gazteok geuretik eta geuretzat kantatzeko bertso saioa da, jartzen ez zaizkigun edo kantatzen ez diegun gai askori ahotsa eman nahi diegu taldean: elkarrekin, elkar zainduz. Umoretik, minetik, tristurarik, maitasunetik… Abestu nahi dugu, eta plaza behar dugu horretarako, beraz, aukera ederra da ostiral iluntzea elkarrekin eta elkarri goxotzeko».

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza