Asteburu honetan hasita 2008-02-28

Bertsoa.com bertso-plazak zuzeneko emanaldiak hasiko ditu astero

2008an 45 saio emango ditu zuzenean. Otsailaren 29an Erniarraitz Sariketako finala emango du eta martxoaren 1ean Beterriko Taldekako txapelketakoa. Zuzeneko zabalkundea bultzatzea du helburu.

Bertsoa.com bertso-plazak proiektu berri bat jarriko martxan otsailaren 29tik aurrera: Plazatik zuzenean proiektua, zuzeneko bertso-programazioa asteroko maiztasunez. Bertsoa.com bertso-plazak bertsolaritzaren zabalkundean zuzenekotasuna bultzatu nahi du, eta helburu horrekintxe sortu du astero-astero bertsoak zuzenean emango dituen lehenengo ekimena da Plazatik zuzenean proiektua. Bertsoa.com-ek 2007an ere 30 saiotik gora eman zituen zuzenean internetez, eta 2008an ere sei ekitaldi zuzenean eman ditu, besteak beste Bertso Eguna Donostiako Kursaaletik. Orain ordea, beste urrats bat eman eta zuzenenko emanaldiak sistematizatu egingo ditu, eta asteroko maiztasuna eman.
 Otsailaren 29an abiatuko da Plazatik zuzenean proiektu berri hau eta Er-niarraitz Gazte  Sariketako finala eskainiko du zuzenean, Azpeititik. Normalean astean saio bat emango bada ere, asteburu horretan Beterriko Taldekako txapelketako finala ere emango du. Martxoan Nafarroako finala ere emango du, besteak beste.
 Bertsoa.com-en helburua da otsailetik hasi eta abendurarte formato ezber-dinetako 45 bertso ekitaldi inguru zuzenean ematea da, eta horien artean urteko bertso zirkuituan errenferentziazko saioak diren ekitaldi asko: Herrialdeetako txapelketetako finalak, udarako jaialdi nagusiak, gazte sariketak. Nolanahi ere saioak aldez aurretik iragarriko dira www.bertsoa.com bertso-plazan.

Aniztasuna, erreferentzialtasuna eta konektagarritasuna
Bertsoa.com-ek zuzenean emango dituen saioak hiru irizpideren gainean aukera-tukoditu: Aniztasuna, ekitaldiaren erreferentzialtasuna eta konektagarritasuna (zuzenean emateko ezinbesteko baldintza)
Saioak zuzenean eman ondoren, Bertsoa.com-en egongo dira ikusgai.

‘Plaza librean’, Bertsoa.com-en gune berria bidean
Plazatik zuzenean ekimenaz gain, Bertsoa.com-ek gune berri bat jarriko du jendeak berak bertso-bideoak internetera igotzeko. Plazalibrean du izena eta Youtuben tankerako formula da, baina, Bertsoa.com-en zerbitzari propioarekin. Proiektu hau gutxi barru jarriko da martxan eta orduan emango zaizkizue azalpen gehiago.
Horretaz gain, Bertsoa.com-ek:
• Plazaz plazako 200 bertso-ekitaldi jarriko internen
• Aktualitate informatiboa jarraituko du

Bertsoa.com 2007an aurkeztu zen eta 100.000 sarreratik gora izan zituen

Albiste guztiak ikusi
.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra